Nor gara

Baserri eta sagardotegiaren historia laburra

Lizeaga sagardotegia, 1988 sortutako sagardotegia da. Gartziategi baserrian, Urumea ibaiaren ibarrean, dago kokatua. Joxe Mari eta Gabriel anaien eskutik hasi zen lehen pausuak ematen eta egun bide berean darraigu seme-alaben laguntzaz.

Gartzitegi baserriak eta hauen birraitona den Julian Arrietak aspaldi ireki zizkioten ateak sagardogintzari. Gutxienik, XX mende hasierakoak dira sagardoari lotutako hariak eta geroztik, belaunaldiz belaunaldi igaro dira haiek hasitako ezagutzak.

Sagardotegi tradizionala da bai eskaintzen ditugun menu nahiz mantentzen ditugun ohiturengatik. Ia urte osoan ditu ateak zabalik eta giro aparta aurkitu dezakegu urteko edozein egunetan. Urtarrilean irekitzen dizkiogu ateak TXOTX denboraldiari eta Abendura arte mantentzen dugu zabalik.

Egun, korridore batez lotutako bi salak osatzen dute sagardotegia. Lehenengoa jantokia da eta bigarrena upategia. 15 upel ditu upategian eta beste 4 jantokian. Honek, zapore anitzeko sagardoa dastatzeko aukera ematen digu.

Euskal Herriko sagar eta sagardogintzarekin konpromisu irmoa dugu, horren lekuko da Eusko Label izenez produzitzen dugun sagardoa. Honez gain, Euskal kulturaren adierazgarri diren proiektu ezberdinetan hartu dugu parte, besteak beste, Olatu Talka Donostia 2016 Europako kultur hiriburu proiektuaren parte diren ekimenetan.

Gure menua

Sagardotegian dasta ditzakezun platerak .

Produktuak

Norbanako, elkarte eta mugimendu sozialentzat eskaintzen ditugun zerbitzuak

75 cl eta 37.5 cl botilak
John Doe

Lizeaga Sagardoa

Ia hiru hamarkadako esperientzia eta azken belaunaldiko teknologia erabiltzen dugu gure sagardoa egiteko . 20 kupel, guztiak ere kalitatezkoak, ditugu elkarte, taberna eta partikularren eskura.

Txotx upela
Jane Helf

Txotx upela

Edozein jai edo ospakizunerako txotx mugikorra. Beharren arabera, neurri desberdineko kupelak ditugu erabilgarri: 30, 50 eta 60 litroko upelak.

Txotx kaneroa
Joshua Insanus

Txotx kaneroa

Upel txikiek baino kantitate gehiago dastatu nahi izanez gero. Sagardoa egun guztian zehar fresko mantendu eta nahi adina edateko aukera ematen du upel mugikorrak.

Kontaktua

Edozein behar edo zalantza argitzeko helbide elektronikoa

Contact Details