Bisita eta bazkaria Lizeaga sagardotegian

Lizeaga Sagardotegian egonaldia borobiltzeko aukera paregabea aurkeztera gatoz!Bazkal aurretik Baserriaren atarian elkartuko gara. Bisitan zeharetxeko sekretu guztiak ezagutzeko aukera izango dugu: familiaren eta baserriaren historia, Urumea ibaiaren garrantzia, bertako sagastiak eta sagar motak, Euskal Sagardoaren elaborazio prozesua, besteak beste. Eta noski, mokadu batekin batera, etxeko sagardo ezberdinak dastatuko ditugu, haiei buruzko berezitasunak ezagutu bitartean. Euskal sagardoa bai botilan eta kupeletik ere dastatuko dugu sagardogilearen eskutik, milaka urte dituen gure produktu kuttunaren berri zentzumen guztiekin jasotzeko.Bisita amaitu ondoren sagardotegiko ohiko menua izango dugu zain mahaiaren bueltan: bakailao tortilla, bakailao frijitua piper berdeekin, txuleta, intxaurrak eta Idiazabal gazta etxeko euskal sagardoaz lagunduta.

Barne

Bisita gidatua Sagardotegian zehar
Sagardo dastatze gidatua etxeko aperitiboarekin
Sagardotegiko menu tradizionala

Menua

Bakailao tortilla
Bakailao frijitua piperrekin
Txuleta parrillan
Gazta, irasagarra eta intxaurrak
Ogia / Sagardoa / kafea edo infusioa

Hizkuntzak

Euskera
Gaztelania
Ingelesa
Frantseza